Es

Eu


Fernando Morillo

 

 

    1974an jaio zen, Azpeitian. Berez, astronauta bihurtzea zuen amets. Leioan Fisika eta Bergarako UNEDen Filosofia ikasten ibili ondoren, ordea, bizitzaren xelebreak apur bat desbideratu zuen, eta urteak dira bere grinarik grinena hitz harien atzetik ibiltzea dela. Makina bat istorio eta amets josten jardutea.

 

     Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu hamar urte pasatxotan. Denetik apur bat (saiakera, biografiak, thriller zientifikoak edo fantastikoak…). Gehientsuenak, hala ere, gazteei begirakoak. Edozein modutan, gaiak, egiturak eta kontatzeko moduak aldatzen joan da pitinka, funtsean beti helburu bera izan arren: bere barruko istorio horiek lilura-sare batean harrapatzea irakurlea.

 

     Sari garrantzitsu batzuk irabazi ditu bidean. Bestea beste, Euskadi Saria 2003an eta finalista 2009an, Igartza Saria 2000n, Augustin Zubikarai 2003an, Gaztea Saria 2006an, hainbat Juul Sari (2009tik geroztik, urtero bat behintzat)…

 


 

Diseinua: Cristina González

2012 Gaumin S.L. itzalensua@itzalensua.com