Es

Eu



Itzalen sua

 

    Itzalen sua biharko liburua da. Ez. Ez da liburua: testuaren inguruan eta gainean, ilustrazio zinematikoa eta interaktibitatea du nagusi. Musika eta estilismoa. Makillajea eta antzezpen bikaina.

    Teknologiaren hitzak erabilita, Sormena eta Literatura 3.0 dela esan genezake, zinema bera ekartzen baitu paperera. Interakzioa. Artelanen, musikaren, literatur-irakurketen… artekoa. Dena batean biltzen ditu Itzalen suak, ez gaurko, baizik eta biharko begiradarentzat.

 

 

 

 

Liburua + DVDa

 

    Xanti Rodriguez da irudi paregabeen sortzailea eta ekoizlea. Irudi zorabiagarri bezain sinesgaitzak eraiki ditu. Nazioarteko makina bat sarik garbi uzten dute nolako maila duen, zenbateraino miresten duten han-hemengo irudi-sortzaileek.

    Pertsonaien looka mitologizatzeko, Alicia de Miguel dugu jantziak diseinatzen eta sortzen.

    Monika Agirre arduratu da pertsonaien aurpegiak sortzen dituen makillaje ikusgarriaz.  

    Iruñeako Diabulus in Musica musika taldeak konposatu du Itzalen suaren soinu-banda, lan honetarako espreski. Mitologia eta musika? Ezinbesteko ezkontza.    

    Euskal Herriko zenbait lagun ospetsuren infografiak erabili ditugu proiektuaren erakusleiho itzel eta indargarri gisa: Ander Lipus, Iban Garate, Oihana Maritorena, Joan Mari Irigoien, Lakrikun antzerki taldea, Xabier Euzkitze, Estitxu Fernandez, Ilaski Serrano, Nerea Garmendia, Su ta Gar-eko Aitor eta Xabi...

    Fernando Morilloren testuak harilkatzen du zuen apokalipsia iragartzen duen istorio hau. Mundu berri baten lehen kronika.



Liburuaren hasiera

 

 

 

 

 

Diseinua: Cristina González

2012 Gaumin S.L. itzalensua@itzalensua.com