Es

Eu


Monika Agirre

 

 

    Txikitatik hasi zen makillatu eta makillatu, ama ohartu gabe edo. Gero, lagunak eder-eder jartzen hasi, eta konturatzerako etxea produktuz betea zuen. Horrela bada, begi, ezpain, eta era guztietako aurpegiei indar eman nahian ikasten hasi zen, etxe inguruko makillaje-eskola batean. Egin nahi zuenerako gehiago sakondu behar zuela-eta, Bartzelonara alde egin zuen.

 

    Montserrat Fajardo eskolan sartu zen, eta han hasi zen bere ametsa betetzen. Kolorez, formaz eta lan bereziz beteriko mundua erakutsi zioten. Argi zuen makillajearen gaia ez dela askok uste duten itxura-edertze ekintza bakarrik. Askoz ere sakonagoa da makillajearen mundua. Pertsonaia eta izaki anitzak sor daitezke karakterizazioaren bidez.

 

    Bartzelonan zegoela pasarelatan hasi zen lanean (Fashion Week), argazkilari profesionalekin, labur-metraietan, foto-nobelatan (Fashion Freak)... Eta azkenaldian, jada etxean bueltan, Xanti Rodriguez argazkilariarekin kolaboratzen du sarri-sarri.

 

    Gaur egun, munduan oso ezagun den makillaje-kate batetan egiten du lan egun erdiz. Horrela bere ametsa egia bihurtzeko denbora baitu: ahalik eta karakterizazio gehien sortzea.



 

Diseinua: Cristina González

2012 Gaumin S.L. itzalensua@itzalensua.com