![]() |
![]() |
![]() | ||||
Lilit
Izan ez, sentitu egiten dut. Sentitzen dut ez dakidala nora. Hona ez dela soilik. Ihes egin nahi dut. Hara-hona urrun, hurbil ez huts egiteko. Neure burua aurkitzeko, eta berriro arakatzeko gaueko itzalek xuxurlatzen dizkidaten sekretu ulertezinak. Inoiz baino harago joan. Barrurago. Inor baino niago. |
Oihan
Asaldura eta oinazea naiz. Musika… ez al duzue entzuten suntsipenaren musika? Eromenarena? Ez du inork ikusten? Jakin egin behar dut. Nire amesgaiztoetako begi beltzak aurkitu behar ditut. Nor naizen ulertu.
|
Gaueko
Gauaren Jauna naiz. Iluntasunaren jainkoa. Lehena izan nintzen. Berebizikoena. Izugarrietatik izugarriena. Orain, hura berreskuratu nahi dut. Kosta ahala kosta.
|
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Mari
Ni naiz Dama. Jainkoen Jainkosa. Ekaitz eta trumoien marmara eta mendekua. Nik agindu, guztiek obeditu. Denbora luzea daramat lozorroan. Nagiak ateratzeko eta nire izena aldarrikatzeko sasoia da. Betiko izateko behiala izan nintzena. |
Eztebe
Zer naiz? Aztia? Maisua? Garra ilunean? Edo katea izateari utzi nahi ez dion katea? Nolanahi ere, dirudidana baino gehiago.
|
Aker
Hona ni neu, akelarreen arima. Jainkoetatik argiena eta jostariena. Zuen deabrua izan nintzen, zuen izularria eta dena-gosea. Nire ametsa? Libre izatea neu izateko.
|
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Sorgin
Patu egilea naiz, zoriaren laboraria. Txorien hegaldiak irakurtzen dituena, eta lurraren murmurioa. Gaueko itzalen aurka borrokatzen den artzain biluzia.
| Itzal
Ni naiz izpi eta izu ororen azpialdea. Eguzki guztien iluntasuna. Narrasten eta auskultatzen. Zure gauak patruilatzen ditut, hamaika milioi amesgaiztorekin. Indartsuago. Beltzago. Nire beldur ez zarela uste duzu? Ja. Zure bizkarrean naiz… | Basajaunak
Basoko zuhaitzak gara, eta piztia bizienen orroa. Mozkorturik edo eroturik ez bagara, zure lagunik minena izango gaituzu… edo etsairik latzenak.
|
![]() |
![]() |
![]() |
||||
Zuberoa eta Lur-deabruak
Amalurraren deiadarra gara, Anbotoko Dama Eternoaren suzko ahotsa. Zuen munduko teklak laztantzen ditugu, hatsaren eta galbidearen kontzertu etengabean. Elezahar zaharberrituen nota-arteko deabruak. |
Tartalo
Nire begiak begi bat dira, baina besoak milaka beso. Ez naiz jakintsua, ez naiz pentsalaria. Baina lagun bazaitut, zure borrokalaririk basatiena izango naiz, eta milaka dozena buru triskatuko ditut zugatik. | Sugaar
Sua eta nire Damaren ohea elikatzen ditut. Ni naiz altxor guztiak bere baitan dituen dragoia. Mundura berriro jaio nahi duen zaindaria. Jaio eta borrokatu. Eta garaitu. Berriro eta betiko gobernatzeko. |
![]() |
![]() | ||||
Gudaroste beltza
Indar ezezaguna gara. Gaua baino beltzagoak, birsortzeko lehertzen den izar baten kemenaz jantziak. Ez gaituzu entzuten? Bagatoz. Bagatoz. | Eromenaren gudarostea
Gu gara arima ezkutua. Sumendiaren laba-amorrua. Etorkizunaren zaporea duen odola. Betiereko desorekaren balantza.
| ||||