Es

Eu


Xanti Rodriguez

 

 

 

     Gazte-gaztetatik argazkilaritzaren munduan sartu zen aitari esker. Bartzelonan argazkilartiza eta aerografia ikasketak egin, eta lan horretan urtetan jardun ondoren, 2D eta 3Dko munduan sartzea erabaki zuen. Horrela, argazki errealak eta 3Da nahasten dihardu aspaldian, eta nazioarteko sari ugari jaso ditu bere lanari esker: AEBtako National Photo Awards-a 2009an, European Professional Photographer of the Year-en bigarren saria 2010ean, FEP European Silver Camera Award 2011an, WPPI Commercial saria 2011an…

 

     Berrienak irailean jaso zituen Los Angeleseko International Photo Awards-etako bi bigarren sari (azpian dituzue irudi irabazleak), eta FEP European Professional Photographer of the Year-en 2012ko Urrezko Kamara Saria.

 

      Espainian zehar profesionalentzako masterclass-ak ematen ibili ondoren, Europara ere egin du salto azkenaldian. Eta 2011an ANAYA Multimedia argitaletxearekin Fotografia y cine de animacion liburua ere argitaratu zuen, betiere profesionalei begira.

 
 
 

 

www.xantirodriguez.com

 

Diseinua: Cristina González

2012 Gaumin S.L. itzalensua@itzalensua.com